XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NOLA PRESTATU PRESTAKUNTZA MIKROSKOPIKO GEHIENAK

1. Jar ezazu ur-tanta bat ezargailuan.

Zenbat eta txikiagoa hobe; botatzeko, berriz, tanta-kontailu bat erabil ezazu, edo disekzio-orratzaren punta.

2. Jar ezazu objektua tantan.

Erabil ezazu pintza edo disekzio-orratzaren punta.

Gorputzak txikiak direnean disekzio-orratzaren punta guztian itsasteko joera dute.

Pintzel txiki bat ere erabil dezakezu objektua prestakuntzan uzteko.

3. Estal ezazu tanta estalkiaz.

Kontutan har: a) Estalkiaren ertz bat ezargailu gainean jar lehendabizi.

b) Eutsi estalkiaren kontrako ertza disekzio-orratzaz, eta utz ezazu jaisten ezargailua ukitu arte.

Estalkia ongi jarrita badago estalki eta ezargailuaren artean ez da aire-burbuilarik sortuko.

3. IRUDIA.

Prestakuntza askotara begira dezakezu zuzenki estalkirik gabe; baina kasu hauetan kontuz ibili behar da, objektiboaren mutturak ez dezala ur-tanta ukitu, handitze handiak erabili behar ditugunean batez ere.

NOLA EMAN GORPUTZEN PROPORTZIO ZEHATZA MIKROSKOPIOAREN BIDEZ IRUDIKATZEN DUGUNEAN

- Jar ezazu zuzen mikroskopioa, plataforma horizontalki utziaz.

- Eser zaitez eserleku guri batetan.

- Gorputza oso nabarmen dagoen prestakuntza bat egizu.